Martxel Tillous Eskiulako apezak bidaiatzea maite duela ezin du ukatu. Afrikan 26 urte egin ondoren, Parisera joan zen eta handik Estate Batuetara. Zuberotarrak 11 estatutako euskaldunak bisitatzen ditu, urtero 100.000 kilometro eginez.

 

“ELIZARIK EZ DUGU, BAINA

ELIZKIZUNAK UGARI”

 

Eskiulan jaioa 1934an, apeztu eta Afrikako Boli Kostan egon 1 zen 26 urtez misiolari gisa. Gero Parisen lau urtez euskal­dunen apeza izan zen eta orain zazpi urte daramatza Estate Batuetako euskaldune­kin. Hamaika estatutako euskaldunen ardura du eta horretarako 100.000 kilometro egin behar izaten ditu urtero, matr,ikulan "Pottoka" jartzen duen kotxez. "Lokarria" bule­tina banatzen du diaspo­rako euskaldunen artean eta musika eta gazteei txirula erakusten ere ari­tzen da.

 

Beti izan da apez eus­kaldunen bat Estate Batuetan?

Baionako g,otzaite-giak beti bidaltzen du apezen bat bona. Lehen-bizikoa Luro izan zen, gero Itsasuko Challet sei urtez, ~gero Copintipy, baina istripu handia izan zuen, gero Sallaberen-borde zuberotarrak lau urte egin zituen. Haren ondotik Baigorriko Cachenaut bederatzi urtez aritu zen eta gero Echeverry hire urtez. Hurrengo bi urteak orain Donapaleun dagoen Elicaragaryk egin zituen eta geroztik ni nago, zazpi urtez.

 

• Zein da zure lana?

Estate Batuetako mendebaldeko hamaika estatutako euskaldunez ardura-tzen naiz. Ez dugu elizarik, baina elizki-zun ugari (bataioa, ezteiak, hiletak, mezak) egiten ditut euskal etxeetan, jaialdietan, frontoietan... Kilometro asko egi-ten ditut. Urtean berrogei bat biltzar iza-ten dira: hamahiru Kalifornian, zazpi Nevadan, lau Oregonen, bi Washingto nen, bi Montanan, hire Wyomingen... Orain beste bana nahi genituzke Colora-don (lehen egiten zuten) eta Arizonan.  Euskaldunen festa hauetara joaten naiz beti. Meza batez hastea maite dute (eus-karaz gehienbat, kantuak eta) eta gero bazkaria, musika eta dantza izaten da.

 

• Orduan milaka kilometro egingo dituzu?

Urtean 60.000 milia, hau da, 100.000 kilometro inguru. Kotxea bi-hire urtetan aldatzen dut, hau hirugarrena dut, "Potto-ka" jarri diot matrikulan, aitzinekoak "Tximista" zuen matrikulan. Askotan kotxean egiten dut lo, edo bestela kanpi-nean. Berriki heldu naiz San Franciscora itzuli handia egin ondoren. Batez ere udan asko ibiltzen naiz. Erantzungailua dut eta bertan abisuak jasotzen ditut.

 

• Bidean hainbeste kilometro eginda, ez al duzu arazorik izan?

Bidean azkar ibiltzen naiz denetara iristeko. Behin baino gehiagotan gelditu nau poliziak azka-rregi joateagatik; baina apeza nintzela esanda joaten utzi didate. Kasu egiteko esaten didate.

 

• Lehen San Francisco-ko apartamendu batean bizi zinen.

Euskal Etxe-an bizitzea eskatu zenuela esan digute.  Lehen bakar-bakarrik bizi nintzen eta nik bakartasuna ez dut nahi. Usaian hire urte egiten zituzten apezek hemen, gero Euskal Herrira itzultzen ziren. Maite mute eta jarraitzeko erran zidaten, berri bat etortzen bada berriro hasi beharko zuela jendea ezagutzen-eta. Bakartasunean sobe-ra sufritu dut, Afrikan beti jende artean nintzen, hemen bakar-bakarrik. San Franciscoko Basque Cultural Center-en gels bat aski zela esan nien. Garbitzeko tokia gisa frontoira etortzen diren pilo-tariena erabiltzen dut eta sukaldean ez da problemarik, beti hemengo jatetxean egiten ditut otorduak. Apeza maite dute hemen eta laguntzen dute.

 

• Bataio, ezkontza, hileta eta mezak ospatzeaz gain zer egiten duzu?

13 eta 17 urte arteko gazteentzat bi asteko kanpamenduak antolatzen dira euskal musika, dantza, euskara... lan-tzeko. Urtero estatuz aldatzen da. Beti hartzen naute musika erakusteko: txiru-la, txistua... Euskaraz gutxi egiten dute, baina saiatzen gara, maite dute euskara. Euskal kultura eta Euskal Herrian zer pasatzen den irakasten dugu

 

• Ba al da beste euskal apezik Estatu Batuetan?

Ez, euskaldunendako ni naiz. New Yorken, adibidez, ez dute. Badira beste euskal apezak, Los Angelesen adibidez, baina hango parrokian ari dira. Beste bat Merceden, hemendik hurbil, Fresno alde horretan dago, baina hemengo apeza da, hemengo lana du.

 

• Zenbat euskaldun bizi dira Estatu Batuetan?

4.500 familien deiturak bilduak ditut ene 11 estatu horietan, beraz, 20.000 euskaldun inguru. Bada gehia-go. Ezagunen bidez beti izenak hartzen ditut. Boiseko jaialdian Minnesotako euskaldun batekin hitz egin eta 20 bat bazirela esan zidan. Eta hark ez ditu denak ezagutzen. Eskutitz edo buletin bat egiten hasi nintzen denentzat, "Lokarria" izenekoa, urtean bitan. Hitz bat aitzinean, Euskal Herritik deiak, nor hil den, ezteiak, jaioberriak eta urteko biltzarren egutegia sartzen dut orri horretan. Ingelesez eta euskaraz idazten dut. 4.000 kopia baino gehiago atera eta postaz bidaltzen diet bildu dudan eus kaldunen zerrendakoei.

 

• Nongoak dira euskaldun gehienak?

Gehienak Hego Euskal Herrikoak dira nire iduriz, bizkaitarrak batez ere. Boisen eta Idahon, Oregonen, Nevadan, Utahn, Las Vegasen eta Washington estatuan bizi dira. Nafarrak, Iparraldeko nafarrak, Kalifornian daude gehienak, Chino, Ontario, Pasadena inguruan. Ipar Euskadikoek beharbada besteek baino gehiago elkar atxekitzen dute. Ez nuen uste hainbeste nafar zegoenik Bas-kerfielden. Behin batek erran zidan homeless (eskale) gazte euskaldun bat hil zela, 'inor ez zuela eta meza egin nahi zutela. Joan nintzen eta jendez bete zen eliza.

 

Joxemi Saizar (Argia)